XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ENDO

Euskalerriaren alde'k egindako batzaldian, irakurkizun onek irabazi du lendabiziko saria.

Gau erdi aldia zan.

Neguko aro ekaizgarriak, mendi ta ibarrak estalita zeuzkan, ta basobideak zingiraturik.

Etzan aditzen aizearen chistu mintzua ta gabontzaren noizean beingo ulua baizik, baserriko chakurren zaunkadak chandari zituztela Orri berdiak erantzita elur zuriyez zugaitzak jantzi ziran, Sortitzaren gaizgena (1) Inocencia ziruditela.

Bildotzak amari bezela, maitasun samurrakin illargiyak lurrari zerrayoan orei lañukorrak aldiyan bein bitartetzen zitzaiztelarik, gaubaren bakaldunen musu zillartsua ezkutatuaz.

Lo zeuden baserritarrak eguneango nekea atsedentzen; basatiak aitz zuloetan atziketakin ametsetan ta chorichuak dardaraz kabiyetan.

Ixiltasunaren errayak estanda eginta turmoi izugarriak bere ots dranbatsuakin zerutzuneak igitu zituan ta chimist-argi sutsuak illunpe urruña gorritu zuan.

Chimistargitik sortu balitz bezela, gizakume edo ekantz galbilla (2) Errante ote zan antzik eman ezin zikiola, bide zidor batetik zijoan gizon bat agertu zan.

Baserri batetik irtetzen zan argitasuna kidari zuala, ekaitzaren igasi zijoan.